XAKEKO TALDEKAKO
EUSKAL LIGA.
(2017ko
urtarrilaren 14tik martxoaren 11ra).
OHOREZKO MAILA.
2017-03-11: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA).
Getxon (Bizkaia), jokatuta.
Abadiño
(17’5) – Sestao Bizkaialde A (24’5): 0-4.
Batalla (16)
– Arrasate-Arlutz (12’5): 3-1.
Gros (22) –
Conteneo (10’5): 3-1.
Zuri Baltza
(10’5) – Donibane Kirol Elkartea (16’5): 1-3.
Orvina A
(18’5) – Altzaga (11’5): 2’5-1’5.
SAILKAPENA.
1)
Sestao
Bizkaialde A (Bizkaia) – 28’5 puntu.
2) Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 25 puntu.
3) Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 21 puntu.
4)
Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 19’5 puntu.
5) Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 19 puntu.
6) Abadiño (Bizkaia) – 17’5 puntu.
7)
Arrasate-Arlutz
(Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 13’5 puntu.
8)
Altzaga
(Leioa, Bizkaia) – 13 puntu.
9)
Zuri
Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 11’5 puntu.
10) Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 11’5 puntu.
Xakeko Taldekako Euskal Ligako txapelduna: Sestao Bizkaialde A (Bizkaia). Euskal Ligako lehenengo Mailara jaitsi diren taldeak: Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) eta Conteneo (Bilbo, Bizkaia).
SESTAOREN SEIGARREN TITULUA 8 URTETAN.
Ez da ezusterik gertatu azkeneko txandan eta Sestaok irabazi du bere seigarren titulua 8 urtetan. Abadiñok astindu handia jaso zuen (0-4) eta horrek jaitsiarazi du seigarren posturaino. Hain zuzen, Orvina, Donibane eta Batalla sailkatu dira bi talde handien atzetik.
Grosek alferrik irabazi irabazi zion 3-1 Conteneori. Emaitza honek, ordea, Bilboko taldea Lehenengo Mailara bidali du.
Hiri bereko Zuri Baltza izan da jaitsi den beste taldea, Altzagarekiko lehian beste puntu erdia galdu ondoren.
Informazio
gehiago: “http://www.xake.net/2017-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_17/2017-DH_inicio.html”
eta “http://www.xake.net/2017-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_17/2017-DH_alineaciones-sedes.html” webguneetan.
LEHENENGO MAILA.
2017-03-11: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA).
Getxon (Bizkaia), jokatuta.
Calasanz
(18’5) – Sestao Bizkaialde B (10): 2’5-1’5.
San Viator
(14’5) – Kultur Sustapena (13): 0’5-3’5.
Easo (15) –
Eguzki (18’5): 2’5-1’5.
Santa Ana
Siglo XXI (21) – Egidazu Gorbea (13): 2’5-1’5.
Orvina B (19)
– Portugalete (17’5): 0’5-3’5.
SAILKAPENA.
1)
Santa Ana
Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) – 23’5 puntu.
2)
Calasanz
(Gasteiz, Araba) – 21 puntu.
3) Portugalete (Bizkaia) – 21 puntu.
4) Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) – 20 puntu.
5)
Orvina B
(Iruñea, Nafarroa) – 19’5 puntu.
6)
Easo (Donostia,
Gipuzkoa) – 17’5 puntu.
7)
Kultur
Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa) – 16’5 puntu.
8)
San Viator (Gasteiz, Araba) – 15 puntu.
9)
Egidazu Gorbea (Gasteiz, Araba) – 14’5 puntu.
10) Sestao Bizkaialde B (Bizkaia) – 11’5 puntu.
Xakeko Taldekako Euskal Ligako Ohorezko Mailara igo diren taldeak: Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) eta Calasanz (Gasteiz, Araba). Lurraldeetako Txapelketetara jaitsi diren taldeak: Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa), San Viator (Gasteiz, Araba), Egidazu Gorbea (Gasteiz, Araba) eta Sestao Bizkaialde B (Bizkaia).
TUTERAKO SANTA ANA OHOREZKO MAILARA, CALASANZ-EKIN BATERA.
Calasanz zen hobekien kokatuta zegoena Santa Anari Ohorezko Mailara laguntzeko. Helburua bete du, baina kostata. Azkeneko sailkatuari 2’5-1’5 ozta-ozta irabazita, Urnietari eta Portugaleteri aukera eman die festa zapuzteko.
Urnietarrak, ordea, hondoratu dira Easoren aurka, 2’5-1’5 galduta. Easoren saria maila mantentzea izan da.
Hurbilago izan du igoera Portugaletek, baja batzuk zituen Orvina B-ren aurka balentria handia egin ondoren (0’5-3’5). Galdutako puntu erdi horrek eta ezberdinketa sistemak Calasanzi eman diote bigarren postua eta horren bitartez igoera.
San Viatorrek huts galanta egin du Kultur Sustapenaren aurka: 0’5-3’5. Easoren mesedetan izan da hori, San Viator eta Kultur Sustapena jaitsiko baitira Egidazu eta Sestao B-rekin batera.
Informazio
gehiago: “http://www.xake.net/2017-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_17/2017-PD_inicio.html” eta “http://www.xake.net/2017-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_17/2017-PD_alineaciones-sedes.html”
webguneetan.
2017-03-11.
Iturria:
Euskal Xake Federakuntza.